Juanjo Trullos

Juanjo Trullos

Bazkide - Zuzendaria

juanjo@alterconsulting.es

Enpresa ikasketak eta Zuzenbidekoak egin bitartean, konturatu nintzen nire barruan enpresa-espiritua nagusitzen zela; beraz, ikasketak amaitu eta berehala sartu nintzen Arthur Andersen Auditores-en. Zorte handia izan nuen bertan amaitu bainuen prestakuntza, Chicagon eginiko ikasketekin; gainera, Computer Audit System Team (CAST) taldeko kide izan nintzen; beraz, lehen kontaktuak auditore-lanari aplikatutako teknologia berriekin.

Garai hartan, gerora lanbide-karrera izango nuen oinarria ikasteaz gainera, balio izan zidan lehen harremana izateko gure lurraldean dauden enpresen aniztasunarekin, problematika ezagutzeko, laguntzeko eta beren helburuak lortzen laguntzeko. Halaber, enpresa-egiturak eta enpresariek ongizate kolektiborako egiten duten ahalegina ulertu nuen.

Uztailaren 12ko 19/1988 Legearen (urteko kontu batzuk kontu-auditoretzaren pean jartzeko beharrari buruzkoa) bidez, “jauzia eman nuen” eta gaur egun “Consultores y Auditores Alter 1990, S.L.P.” dena sortu nuen.

25 urtetik gorako epe horretan, hazi egin gara, garatu eta gure bezeroen behar berrietara egokitu gara; gaur egun, prestakuntza handiko bulegoa gara, gure bezeroek eskatzen dizkiguten beharrei erantzuteko prest dagoen taldea dugu.

Esker ona adierazi nahi diet duela urte batzuetatik hona bulegoaren idiosinkrasia ulertu eta barneratu duten eta merkatura egokitzeko borrokatu diren langileei, bai eta duela urte askotatik hona gure profesionalengan eta gure zerbitzuetan konfiantza izan dutenei ere. Horiek guztiak gabe, errealitate hau ez zatekeen posible izango.

Gaur egun, nire jardueraren zati handi bat, besteak beste, enpresaren berrantolaketan, eragiketa korporatiboetan eta ekonomia- eta finantza-kontsultoretzan zentratzen da; bertan aplikatzen ditut urte hauetan eskuratutako ezagutzak eta lanbide-esperientzia.