Gorka Zulaika

Arloko Zuzendaria

Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu ondoren, Alter Consultingeko Auditoretza Sailean sartu nintzen, 2001eko urrian. 2004an, Kontu Auditoretzako espezialista-ikastaroa egin nuen eta, 2007an, auditore izan nintzen Kontu Auditoretzen Erregistro Ofizialean. Era berean, kontabilitateko aditua naiz, Kontabilitateko Adituen Erregistroak ziurtatuta.

Gaur egun, kontu-auditoretzen enkarguak zuzentzen eta ikuskatzen ditut, berrikuste mugatuak eta hainbat sektoretako kontabilitateko berrikuspenarekin lotutako mota guztietako lanak. Hori guztia, kalitate-maila altuenak lortzeko, ezarritako arauekin bat etorriz, eta bezeroaren gogobetetzea izateko.