Lege Oharra

Lege Oharra

1. Titularraren identitatea

Uztailaren 11ko 34/2002 Legean (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) ezarritakoa betetzeko, jakinarazten dizugu www.alterconsulting.es (aurrerantzean “Alter Consulting”) orriko titularraren identifikazio-datuak honako hauek direla:

CONSULTORES Y AUDITORES ALTER 1990, S.L.P.

Pinudi plaza 1, 1. solairua

20.001 Donostia - San Sebastián

Tel. 943 29 22 33

Fax: 943 29 22 21

CIF: B- 20394722

hola@alterconsulting.es

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 1992ko otsailaren 27tik, Sozietateen Liburuko 1103. liburukian, 91. folioan, 2261. orrian, 1. inskripzioa

2. Webgunea egoki erabiltzeko beharra

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du weba egoki erabiltzeko eta legez kontrako edo fede onaren eta ordenamendu juridikoaren aurkako jardueretarako ez erabiltzeko; arduradunaren, bere hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalterik ez eragiteko; sarean birus informatikoak edo aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisikoak edo logikoak ez sartzeko edo zabaltzeko, ahaztu gabe ohorea, norberaren edo familiaren intimitatea eta pertsonen irudia, jabetza-eskubideena edo, transmisioaren, zabalkundearen, bilketaren, lagapenaren, harreraren, eskuratzearen ondorioz hirugarren bati dagozkion bestelako eskubideak edo hirugarrenen irudia urratu edo hausten dutenak; lehia desleialeko ekintzak eta publizitate ez-zilegia ez egiteko, edukien transmisioaren, zabalkundearen, bilketaren, lagapenaren, harreraren, eskuratzearen edo atzipenaren ondorioz; edukiak benetakoak, zehatzak, osoak, egokiak eta/edo eguneratuak izateko eta erabiltzaileak, nolanahi, kalterik gabe utziko du atariko arduraduna edozein erreklamazio judizialaren edo judizioz kanpokoaren aurrean.

3. Bermeak eta erantzukizuna baztertzea

Lege Oharrean eta webguneko gainerako araudi-esparruan berariaz deskribatutako kasuetan salbu, Alter Consultingek ez ditu bere gain hartzen edukietan egon daitekeen zehaztasun, egokitasun edo eguneratze faltak eragin ditzakeen kalte eta galeren ondoriozko erantzukizunak, ez eta webgune honetako edukiek izan ditzaketen akatsek edo hutsek eragin ditzaketenak ere.

Era berean, webgune honetan ageri diren estekek hirugarrenek kudeatutako beste gune edo web-orri batzuetara eraman ditzakete erabiltzaileak, eta Alter Consultingek ez du horien gaineko inolako kontrolik egiten. Beraz, Alter Consultingek ez du erantzuten gune edo web-orri horien edukiaren edo egoeraren gainean, eta ez du ziurtatzen benetakoak direnik edo helburu zehatza betetzen dutenik. Horietara webgune honen bitartez sartzen bada ere, horrek ez du esan nahi Alter Consultingek edukia gomendatzen edo onesten duenik.

Alter Consultingek ez du bermatzen webgunearen disponibilitatea, jarraitutasuna edo funtzionamenduaren hutsezintasuna eta, ondorioz, indarrean dagoen legeriak uzten duen neurrian, webgunearen eta bertan gaitutako zerbitzuen disponibilitate faltaren edo funtzionamendu faltaren ondoriozko edo web-orrietan edo zerbitzu horiek emateko baliatzen direnetan sartzean dauden akatsen ondoriozko edonolako kalte eta galeren gaineko erantzukizuna bazter uzten du.

4. Komunikazioak eta jakinarazpenak

Komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, baldin eta posta elektronikoz egiten badira, erabiltzaileak emandako helbide elektronikoaren bitartez. Erabiltzaileak bere gain hartzen du Alter Consulting datu pertsonaletan eta arduradunak duen helbide elektronikoan dauden aldaketen jakitun izateko, egoki irizten dituen gertakarien berri emateko. Erabiltzaileak berariaz adierazten du datu horiek berak eman dituela eta benetakoak direla.

5. Jabetza Intelektuala eta Industriala

Webgune honetako eduki guztia, testuak, grafikoak, irudiak, webgunearen egitura, diseinua eta iturburu-kodea barne –inolako mugarik gabe–, eta bertan jaso diren logoak eta markak babestuta daude, jabetza intelektualaren eta industrialaren araudipean. Ezingo da egin elementu horiek kopiatzeko, aldatzeko, banatzeko, publikoko jakinarazteko eta, oro har, beste edonola ustiatzeko ekintzarik, prozedura edozein dela ere, baldin eta aurretik titularrek baimen idatzia eman ez badute.

Alter Consultingek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek edukien erabileraren ondorioz eragin ditzaketen kalte eta galeren ardurarik edo horiek indarrean dagoen edozein lege hausteagatiko ardurarik.

6. Datu pertsonalen babesa

Alter Consultingek Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua (Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa garatzeko araudia onesten duena) betetzen ditu.

Horretarako, Alter Consultingek pribatutasun-politika garatu du; bertan, erabiltzaileari Alter Consultingen helburuaren eta tratamenduen berri ematen zaio, atariaren bidez ematen zaizkion datu pertsonalen bidez, bai eta datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko duten eskubideen berri ere.

7. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege Ohar hau, gai guztietan, Espainiako legeriarekin bat arautuko eta interpretatuko da.

Erabiltzailea, dagokion bestelako foruari berariaz uko egiten diola, legeak aurkakoa ez dioen bitartean, Donostiako (Espainia) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren mende egongo da, Lege Ohar hau interpretatzeko, aplikatzeko eta betetzeko eta webgune honen edozein erabileraren ondorioz egon daitezkeen erreklamazioen inguruan egon daitekeen edozein eztabaida konpontzeko.

Pribatutasun Politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeko, jakinarazten dizugu webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta webaren titularraren erantzukizuneko fitxategi batean sartuko direla. Zure datu pertsonalak zerbitzua emateko, oharrak argitaratzeko edo erabiltzaileak eskatu duen informazioa bidaltzeko baino ez dira erabiliko.

Era berean, jakinarazten dizugu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko duzun eskubidea baliatu ahalko duzula, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz. Pinudi plaza 1, 1. solairua - Donostia San Sebastian, Gipuzkoa.

Arduradunak ez ditu saltzen, alokatzen edo hirugarrenen esku jartzen erabiltzaileak emandako datu pertsonalak. Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak benetakoak direla, eta, horien gainean aldaketarik egonez gero, horien berri emateko ardura du. Erabiltzailea izango da formularioak datu faltsuen, ez zehatzen, osagabeen edo eguneratu gabeen bidez betetzeak atariko arduradunari edo edozein hirugarreni ekar diezazkiokeen kalte edo galeren erantzule bakarra, horiek zuzenekoak zein zeharkakoak izan.

Alter Consulting sare sozialetan egonez gero, jakinarazten dizu, sare sozialen, besteak beste, Facebook, Twitter, LinkedIn edo Google+ sareen erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika betetzeko, “Atsegin dut”, “Jarraitu” edo “Konektatu” botoiak sakatzeak jarraitzaileen datuetara sartzeko baimena dakarrela, horien horman ageriko diren albisteak argitaratzea, bai eta mezuak bidaltzea ere. Alter Consultingeko arduradunek datuak ez dituzte aurretik aipatutako helburu horiez bestelakoetarako erabiliko, inolaz ere. Erabiltzaileak une oro utzi diezaioke Alter Consultingen jarraitzaile izateari; horretarako, “Atsegiteari utzi”, “Jarraitzeari utzi” edo “Sarea/Kontaktuak/ezabatu” laukitxoan sakatu beharko du. Hala badagokio, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubidea baliatu ahalko du, horretarako ezarritako helbidean.

Atariko arduradunak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo atzitzeko, kontuan hartuta une oro teknologiaren egoera. Hala ere, erabiltzaileak Interneteko segurtasun-neurri menderaezinen jakitun egon behar du.

Atarian jasotako formularioak betetzean, erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bere datu pertsonalak atariko arduradunaren fitxategi automatizatuan sartzeko. Formulario hori betetzen duten pertsona fisikoen datuez bestelako datu pertsonalak sartu behar badira, sartu aurretik, aurreko paragrafoetako gaien berri eman beharko diezu.

Cookien politika

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko eta 2009/136/CE Europako Zuzentaraura egokitzeko, Alter Consultingek jakinarazten dizu webgune honek cookieak erabiltzen dituela.

Webgune honetako edukia eta funtzio pertsonalizatuak erabat erabiltzeko, zure ordenagailuko edo gailu mugikorreko nabigatzaileak cookieak onartu behar ditu. Normalean zure nabigatzaileak lehenespenez egingo du.

Webgune honetako cookieek ez dute isilpeko informaziorik batzen, besteak beste, izena, helbidea eta abar. Hala ere, gune honetako edo beste edozein gunetako cookieak murriztu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, zure nabigatzailea konfiguratu dezakezu horiek ezabatzeko edo onartzeko edo horiek automatikoki ezabatzeko nabigatzailea ixtean edo ordenagailua edo gailu mugikorra amatatzean.

Cookieen konfigurazioa nabigatzaileetan honela egiten da:

  • Firefox: Lehentasunak > Pribatutasuna.

  • Google Chrome : Ezapenak > Pribatutasuna > Edukiaren ezarpena > Cookieak

  • Safari: Lehentasunak > Pribatutasuna.

  • Internet Explorer:  Tresnak > Interneten aukerak > Pribatutasuna > Aurreratua.

Webgune honetako edukia sare sozialen bidez –besteak beste, Facebook edo Twitter– partekatzen baduzu, baliteke webgune horietako cookieak jasotzea. Hirugarrenen cookieen egokitzapenak ez daude Alter Consultingen kontrolpean; beraz, komeni da aurretik hirugarrenen webguneak egiaztatzea, beren cookieei buruzko informazio gehiago izateko eta nola kudeatu jakiteko. Alter Consultingen honako cookie hauek erabiltzen ditugu:

__gaSaioa

Googleren Cookie hau Google Analytics zerbitzurako erabiltzen da.

Google Analyticsen cookie horiek erabiltzaile anonimoaren IDa sortzen dute, eta hori erabiltzen da erabiltzaile batek gune bat zenbat aldiz bisitatzen duen zenbatzeko. Halaber, weba lehenengoz eta azkenekoz noiz bisitatu zuen ere erregistratzen du. Era berean, kalkulatu egiten du noiz amaitu den saio bat, erabiltzailearen jatorria eta keywordak.