Pedro Odriozola

Arloko Zuzendaria

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu nintzen, Deustuko Unibertsitatean, Donostiako campusean (ESTE), eta Kontabilitateko eta Kontu Auditoretzako Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean nago inskribatuta, 1989tik. Era berean, Zinpeko Kontu Azterlarien eta Kontabilitateko Adituen Erregistroak egiaztatutako kontabilitateko aditu nago inskribatuta.

Lanbide-hastapenak hainbat sozietatetako ekonomia- eta finantza-sailetan egin nituen; horren bidez, harreman zuzena izan nuen lurraldeko enpresa-problematikarekin, eta esperientzia handia hartu nuen, gerora lanbide-garapenean baliatu dudana.

Duela 25 urte baino gehiago hasi nintzen sozietate pribatuekin eta erakunde publikoekin lankidetzan, eta hala jarraitzen dut egun ere; aholkuak ematen dizkiet beren jardueren garapenean eta merkatuaren egoera aldakorretara egokitzeko.

Nire lan-ibilbidean nabarmentzekoa da, halaber, sozietate pribatuen eta erakunde publikoen kudeaketaren alderdi batzuei buruzko ikastaroetako irakasle izan naizela.